DARK ROCK

Prezioak : 6 €tik 9 €rat / Bertan 12 €
ORAIN EROSI

21:00 IRAILAREN 19a OSTEGUNA


GOLD

Taldearen rock, post-punk eta post-metal musika arras sakona da. Giro ilun eta malenkoniatsuetan murgiltzen gaitu. Milena Eva kantariaren kristalezko ahotsak gidatzen du taldea. Badu urte gutxi Gold existitzen dela, eta musika kritikari guzien goresmenak jaso ditu. Converge talde bikainarekin kontzertu bira bat egiteko aukera izan dute. Why Aren’t You Laughing? azken diskoak baieztatzen du Gold entzuteko eta ikusteko talde liluragarria dela

ORBEL - RELEASE PARTY

Orbel airatzeko prest da. Taldeak Hegan lehen LPa argitaratuko du eta diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko digu. Laukotearen musika beti bezain gogo eramailea, sakona eta mamitsua da. Kantu bururatuagoak eta pertsonalagoak sortu ditu. Eta kontzertu berezi honentzat zuzeneko emanaldia berriz landuko dute, Europan gaindi jotzeko gero. Hegaldatuko zarete. Segur.