GARAGE BLUES

Prezioak : 10 €tik 13 €rat / Bertan 16 € / ORAIN EROSI / Autopartekatu

20:30 MAIATZAREN 30a ASTEAZKENA

KING KHAN & THE SHRINES

25 urterekin, KING KHAN artistak rhythm and blues musikaren maisua dela ozen aldarrikatzen du. 16 urte zituelarik, Khanawaké erreserbako indianoek adoptatu zuten. Orduan, voodoo edo budu erlijioaren sinesmenak eta praktikak ikasi zituen. Hala, badaki publikoa trantzean jartzen! Streeter Mister Mystery (Curtis Mayfield, Ike and Tina Turner, Stevie Wonder… artisten jatorrizko perkusionista) kausitu ondoan, Soul the Shrines Big Band ospetsua osatu zuen (10 musikari). Stax eta Motown diskoetxeen galdutako tradizioari bizi berri bat eman dio, jungle beat doinuak ere gehituz, bidez batez. Taldearen kontzertu bakoitza budu esperientzia ahaztezina da!