SOUND SYSTEM DUB REGGAE

Prezioak : Bakarra 7 € / Bertan 10 € / Kide Urririk / ORAIN EROSI
Auto partekatu

21:00 AZAROAREN 10a LARUNBATA

ATABAL eta Equal Brothers aurkezten dute :

DUB SOUL meets EQUAL BROTHERS

Dub Greetings, Euskal Herriko Sound System Dub Reggae hitzordu nagusia da. Saio bakoitzean, Equal Brothers-ek Europako dub eszenako artista eta kolektiboak gonbidatzen ditu. Dub Greetings saio berri honetan, Bordeleko Wandem Sound System kolektiboarekin, familia arteko topaketa proposatzen dizuegu. Bordeleko eskualdeko lagun talde batek osatzen du Wandem kolektiboa. Soinu sistemen zale amorratuak dira eta Bordeleko dub eszenan hazi dira. Frantziako eta Europako saio anitzetan izan ondotik, kolektiboak mugimenduaren parte izateko erabakia hartu zuen, eta, hala, bere soinu sistema eraiki zuen eta Bordelen « Bordeaux Dub School » gaualdiak antolatzen hasi zen.
Wandem Sound Systemeko lagunak zuzenean kobrezko instrumentuak jotzen dituen « The Hornsmen Section » taldearekin aritzen dira. Lix-ek tronboia jotzen du eta Jahzz-ek saxofoia. Nahastura lehergarria zinez! Etxean eginiko bi soinu sistemek, hau da, orotara 16 scoop bozgorailuko pantailek, aretoa sutan emango dute. Heavy Bass Guaranteed !