LE GRAND LIVE #6

12:00 MARTXOAREN 01a OSTIRALA - 12:00 MARTXOAREN 03a IGANDEA
Le GRAND LIVE, 6. edizioa !

Plazerra hartzeko prest ?
Le Grand Live-en 6. edizioaren helburua ikuskizunaren, musikaren, kultur gertakariaren, elkarte munduaren eta tokiko ekonomiaren ikertzea izanen da, Marte planetan pausatuko litzatekeen espazio ontzi batek egingo lukeen bezala. Mikrofonotik irratsaio iragankorra animatuko dutenak David, Franck, Régis, Cassou eta JR izanen dira. Gertakaria beren « estudio hegalaritik », Atabaleko egoitzatik, zuzenean biziaraziko dizuete. Gomitak, artistak, estralurtarrak eta Biarritzeko eta inguruko elkarte eta ekonomia munduko eragileak errezibituko dituzte.
Promozio-kontzertuak, irrati-kontzertuak, artistak eta DJak zuzenean, gomita sorpresak eta arraileriak, irriak eta zozokeriak… Le Grand Live-en 6. edizioa 48 oreneko irratsaioa eta uhinetako bidaia misteriotsua izanen da, 2019ko martxoaren 1ean, 2an eta 3an, Atabaletik zuzenean !

Irudia eta soinua zuzenean hemen www.le-grand-live.com


J2R Photography/Movie