ELECTRO

Prezioak : 18 €tik 21 €rat / Bertan 24 €
ORAIN EROSI

21:00 AZAROAREN 06a OSTRALA

SALUT C’EST COOL

Hasieran beren elektro-punk kontzertuen bidez ezagutu genituen. Lau mutil horiek, beren lagunek osatzen duten tribu atseginaz inguraturik, Salut C’est Cool sortu zuten. Gaur egun, artista kolektibo gisa kontsideratu behar da taldea. Soinu gogorrak, poesiaren ahots meheak eta brikolaje bideo-numerikoa uztartzen ditu. Lau mutilek itxura axolagabea, amaturra eta tontoa dute. Izan ere, zozokeriaren irudia gogotik lantzen dute. Salut c’est cool taldeak artearen esperimentazio zorrotza egiten du, arte garaikidearen sistema gutxietsiz, goi mailako kulturaren eta kultura herrikoiaren arteko mugak deseginez, erreala eta birtuala nahasiz eta artea eta bizia uztartuz. Hala, berriz hartzen du XX. mendeko abanguardia artistikoen gai nagusia. Horien luzapena da taldea, baina Interneten eta Youtuben aroan. Stéphane Delorme kritikariak Les Cahiers du Cinéma aldizkarian beren « askatasun gozagarria eta nahasgarria » goraipatu du. Haren ustez, « Salut C’est Cool taldeak genero bakarrean jarduten du: himnoak kantatzen ditu; munduari, naturari, objektuei, formei, jendeari, guztiari himnoak kantatzen dizkio ».


LUCIE ANTUNES

Lehen urratsak molde aski klasikoan egin zituen perkusionista gazte honek. 2019an, SERGEÏ lehen diskoa argitaratu zuen. Ihesaldi ederrak eskaintzen ditu. Musika instrumentala eta erritmikoa sortzen du, ordenagailurik eta artefakturik gabe. Dantzarako musika egokia da. Bide berriak zabaltzen ditu, baina beti dantzalekua jomugan.