ROCK FOLK

Prezioak : Urririk

19:00 UZTAILAREN 10a ASTEAZKENA - EUSKAL KOSTALDEA

KEVIN MORBY

Avec le soutien de Biarritz Événement, de la Ville de Biarritz, Atabal et Musique d'Apéritif vous propose un "Hors Les Murs" contemplatif en bord de mer avec le maître folk Kevin MORBY.
     

The Babies taldeko kantari eta gitarrista eta Woods taldeko baxu joile gisa ezaguna da. Bakarkako lau disko zoragarri argitaratu ditu jadanik.
Jatorriz Kansas City-koa da, baina, Singing Saw hirugarren diskoa sortzeko Los Angeles-era joan zen bizitzera. Lan autobiografiko hura osoki pianoan idatzi zuen. Kaliforniako gauen bakardadea eta etxe inguruko koioteak izan zituen inspirazio iturri.
City Music laugarren diskoa, aldiz, haren baitan eragin handia duten Estatu Batuetako edo haratagoko hiriei eskaini oda bat zen. Gaur egun, erran daiteke Kevin Morby bere belaunaldiko kantagile handienetarik bat dela.

BOTIBOL

2011n Born From A Shore disko ohargarria eta bikaina argitaratu zuenetik, Frantziako musika independentean artistarik hoberenen artean kokatzen da eta estatuko irratiek eta prentsa berezituak anitz atsegin dute. Pariseko La Cigale aretoan eta Baionako ostatuetan jo du, eta La Route Du Rock eta Usopop festibaletan! Orain, La fièvre Golby hirugarren diskoarekin itzuli da. Petit Fantôme taldearekin egin kontzertu biren artean sortutako diskoa da. Johannes Buff-ek grabatu du (Thurston Moore), Euskal Herrian. Bordeleko mutikoaren LP berria "jatorrira itzultze" bat da. François de Roubaix film musikagilearen eta Frantziako 1970eko musika psikodelikoaren eraginak uztartzen ditu.

INDIANIZER

Torinoko psikonauta taldea da. Galaxia desberdinen artean bidaiatzen du: krautrock, tropicalia edo pop psikodelikoa... Can, Animal Collective, Django Django edo OS Mutantes bezalako taldeen artean kokatzen da, nonbait. Mugak hautsi eta rock garage, musika psikodelikoa eta musika etnikoen arteko zerbait eskaintzen du. Bi EP eta LP bat argitaratu ondoan (NOISEY hedabideak 2015eko 50 onenen artean sailkatua), INDIANIZER Zenith izeneko bigarren lan luzearekin dator eta 2019an Europako itzulia eginen du.

DJ SET PETIT FANTÔME & MUSIQUE D’APERITIF