POP ELECTRO

Prezioak : 7 €tik 10 €rat / Bertan 13 € / 2 Egun Bonoa 20 € / ORAIN EROSI
Auto partekatu

18:00 IRAILAREN 22a LARUNBATA
Vallon des Fougères, Avenue Maréchal Foch 64200 BIARRITZ

Atabal, Le Festin Nu & Franck Cazenave aurkezten dute :


MORE #6

Festin NU liburu dendako MO.RE gertakarien arrakastaren ondorioz, 2018ko irailean, topaketa memento bereziekin segitzea erabaki dugu, hau da, musikaren, literaturaren eta artearen arteko hitzordu bat antolatzea. Gertakari horrek bizitasunez betea izateko xedea du. Parentesia bat, geldialdi bat izan gogo du; lorategi batean, aulki gainean, liburu bat irakurtzean bezala. Programatu artistak arreta handienarekin hautatu ditugu. Adierazpide bereziak, finak eta sakonak eta bizipen goxo eta mamitsuak eskaintzen dituzte ».

CATASTROPHE

2015ean sortutako talde artistiko bat da. 30 urtez peko gizabanakoek osatzen dute. Catastrophe gauez ikus daiteke. Ez du nehoiz bi aldiz gauza bera eskaintzen. Kabaretetan, igerileku hutsetan, antzerkietan, ostatu hetsietan, hiriko paretetan, oihanetan, museoetan, diskoetan, liburuetan, lurpeko aparkalekuaren zazpigarren solairuan, etxe orratz baten teilatuan, itsasontzi batean, hondartza hutsetan… Catastrophe irudimena da.

LUMI

Jakinean ez den jendeak Lumi taldearen hizkuntza mistikotzat joko du. Lumik poesia (musika) erromantikoa berriz hartzen eta definitzen du. 2014an sortutako elektropop bikotea da. Nahia Zubeldiak (gitarra elektrikoa, ahotsa) eta Manu Matthysek (makinak) osatzen dute taldea. Lumiren doinuek urez beste alderako bidaia batean murgiltzen gaituzte. Makinen modernitatea eta gure jatorria bezain zaharrak diren hizkuntzan abestutako hitzak buruz buru eman ordez elkartzen eta bateratzen ditu Lumik. Hala, Lumi taldeak sorginen gisara arrunt xarmatzen gaitu.

GRATUIT

Antoine Bellanger aitatxiren organoarekin eta aitaren bi sokako gitarrarekin hasi zen musika jotzen; zainak libratzeko, naski. Angers hiriaren inguruko baserrialdean bakarturik sentitzen zen. Artista autodidakta da. Laster, lo-fi musikara eta musika elektronikora bideratu zen. Laugarren diskoan, usaiako sintetizadoreak bazter utzi, eta, ustekabean, tuba instrumentua eta live coding teknika erabili nahi izan ditu. Hala, istorio, epopeia eta iniziazio-bidaia baten idazketa abiatu du. Guzi horrekin, Antoinek taula zuzendaritza sinplea eta minimalista irudikatu du, kontzertu-performantziaren abiapuntua dena. Hola sortu du « Sur Les Bras Morts » diskoa. Soinu sistemarik gabe kantatzen eta jotzen du, tuba batekin eta anplifikagailuari ordenagailu eramangarri bat konektatuz. Kolore argiko paretak dituen gela ilun eta lasai batean jotzen du, eta argiak zuzenean lantzen ditu.

Sur Les Bras Morts - extraits from A.Bellanger on Vimeo.