ROCK

Prezioak : 22 €tik 25 €rat / Bertan 28 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 URTARRILAREN 26a OSTIRALA

BB BRUNES PUZZLE TOUR

10 urte. Badu jadanik 10 urte BB Brunes taldea gure platinetan eta Frantziako eta Europako agertoki handienetan etengabe itzulika dabilela. Laukoteak « Eclair Eclair » izeneko kantu berria kaleratu berri du. Taldearen musikaren bilakaeraren isla da: groove, pop, elektronika eta rock musikak uztartzen ditu. Melodiak eta hitzak Adrien Gallorenak dira, baina taldekideek elkarrekin osatu eta ondu dituzte. 2017ko irailean, disko berria argitaratuko dute. Eta ez da hori bakarrik! Pariseko Les Etoiles antzokia jendez bete eta hor 3 kontzertu jarraian eskaini ondotik, otsailaren 14an Elysée Montmartre aretoan kontzertua emango dutela iragarri dute. Atabalen ere, laukoteak 2018 urteari hasiera ezin hobea emango dio, segur !