DOOM POST ROCK

Prezioak : 7 €tik 10 €rat / Bertan 13 €
2 EGUN BONOA [ PETIT FANTÔME + MAK JAK ] 15 €
ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 URTARRILAREN 20a LARUNBATA

MONARCH!

Hileta-musiken mundu ttipian, MONARCH! jaun eta jabe da. Baiona eta Bordeleko taldeak musika astuna, pisua eta kontzesio gabea eskaintzen du; muturreko musika, arras iluna. Hala, taldeak nazioartean berehalako ezagupena jaso du.



YEAR OF NO LIGHT

Munduko post-metal eszenaren baitan, YEAR OF NO LIGHT taldea Frantziako ordezkari nagusia da. Doom, black métal, post-hardcore, post-punk, drone, post-rock... Bordeleko musikariek musika genero guzi horiek aise gainditu dituzte. Gaur, musika anbiziotsua eta epikoa eskaintzen dute. YEAR OF NO LIGHT zuzeneko talde liluragarria eta sendoa da. Diskoan eskaintzen duen musika zehatza, zuzenean, bizipen epiko eta indartsua bilakatzen da.



ORBEL

Ilunabarrean itsu geratzeko argi baten modukoa. Orbel bi munduren artean dabil. Lirismoari eta emozioari jarraikitzen dio, baina, iluna da, beti. Bi abesti eta bideoklip bat argitaratu ondoan, eta, azaroan, Europan zehar lehen kontzertuak eskaini eta gero, Orbel taldeak lehen aldiz etxean joko du.

Orbel - "Half" from Orbel on Vimeo