RAP

Prezioak : 17 €tik 20 €rat / Bertan 23 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 OTSAILAREN 15a OSTIRALA

ODEZENNE

2015ean Dolziger St. 2 argitaratu eta gero, « Odezenne à la demande » eskaeraren araberako kontzertuen arrakastaren ondotik, taldeak Au Baccara diskoa argitaratzen du: « chanson-rap » puzzlean, pieza berri bat. Badu hamar urte disko kultuak bat bestearen ondotik argitaratzen dituela. Genero berezi horren aitzindaria da Odezenne. Beste behin, disko berezia eskaintzen digu. Usaiako musikaren ertzetatik, nortasun handiko lana eskaintzen digu. "Zure talde maiteenetan maiteena itzuli da" dio Konbini webguneak, lehen singlearen aurkezteko. Estudioan lan luzea egin dute, baina naturaltasuna eta espontaneitatea galdu gabe. Kinks taldearen Konks izeneko estudio mitikoan egon dira, bi hilabetez, zintan grabatzeko eta kontsola analogikoan diskoa nahasteko. Garaien arteko talka: lehengo maneran egin diskoa eta soinu arras modernoa. Taldearen Instagram kontuan "musika botanikoa, erromantikoa eta patetikoa" jotzen duela irakur daiteke. Musika sortzen gero eta plazer handiagoa hartzen duela dirudi, eta, ondorioz, LP dotore eta aberats berri bat eskaintzen du taldeak. Soinuan bilakaera ederra suma daiteke. Segurtamenak oro zapartarazi eta ikerketan sakondu du. Baccarat edo Punto Banko jokoan aritzea, hori da formula. Disko berria, estilo berezia eta alaia. Eguneroko gogo bizitasuna, kantariek artoski landu hitzen emozioa eta gaur egungo erritmo dantzagarri elektronikoak. Eklektismo honen sortzaile lasaia da Odezenne. Konplexurik gabe, sormen abentura horretan aitzina jarraitzen du. "Odezenne à la demande" izeneko biran herrialde desberdinetan ehun bat kontzertu eman ondoan, publikoa zer ikusiko eta entzunen duen jakiteko irrikan dago.