ELECTRO DARK

Prezioak : 19 €tik 22 €rat / Bertan 25 € / (ABORTED + ... ) BONOA 34 €
ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 AZAROAREN 09a OSTIRALA

CARPENTER BRUT

Carpenter Brut artistaren istorioa da. Synthwave edo darksynth musika jotzen du, edo holako zerbait. 2015ean, « Trilogy » diskoa argitaratu zuen. Hotline Miami 2 eta The Crew bideo jokoen soinu bandetan entzun zitekeen. « Leather Teeth » diskoa kaleratu du orain. Lan laburra eta idorra da. “Metal musikako disko zahar bikainen gisako erokeria bat da. Master Of Puppets diskoa bezala, adibidez. 32 minutu, zortzi kantu”. Aro baten istorioa da. Permanenteena, iltzedun eskumuturrekoena, eta gainbehera osoarena. Quiet Riot, Mötley Crüe, eta Van Halen taldeena. Munduko bazter guzietan laster kontatuko den istorioa da. Supazter xokoan trukatzen eta partekatzen den istorioa da.

GosT

Synthwave musika jotzen duen artista da GosT. John Carpenter-en, 1980ko hamarkadako musikaren eta metalaren iturritik edan du. Estatu Batuetako megalopolietako gauetatik baino Luziferrengandik hurbilago diren soinuei esker, beste DJetarik laster bereizi da. Kritikariek 2015ean « Behemoth » izeneko lehen diskoa txalotu zuten. Makinei eta ekoizpen sendoari esker, maskaren gibeleko artistak mugak guziak gainditzen ditu. « Possessor » izeneko hirugarren lanarekin dator orain. Infernurako bidaia da, bueltarik gabekoa, bihurria, makabroa eta ikaragarria. Baina, halere, musikaren alde dantzagarria beti entzun daiteke. Sekulako harribitxia da!