AFRO PUNK

Prezioak : 6 €tik 9 €rat / Bertan 12 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 MARTXOAREN 24a LARUNBATA

Atabal eta le Microscope aurkezten dute:

TSHEGUE

Nicolas Dacunha Parise inguruan eta Faty Sy Savanet Kinshasan jaio ziren. Biek ongi akometatzeko osagai anitz zituzten. « Survivor » diskoan berehala suma daitekeen zerbait da.
Hasieratik, Faty Sy Savanet-en soul bozak eta ahots erlastuak tonua markatzen du: giro latza, fraseatze bizia, tribu joerako erritmo epileptikoen indarra. Minimala, argia eta iluna, gordina baina sofistikatua, dena zentzugabeko trantzean nahasten da!

JOEY le SOLDAT

« BARKA » disko berrian, Burkina Fasoko rap kantariak idazluma Afrika garaikidearen zauri irekian bustitzen du. Afrikar sanpleetan oinarritutako 90ko hamarkadako hip-hop musika eta DJ Form musikariaren instrumentu elektronikoak uztartzen ditu. Ahots apalari eta erritmo zehaztasun harrigarriko hitz jarioari esker, egoeraren irudi iluna marrazten du, baina, aldi berean, etorkizunari buruzko itxaropenezko mezua zabaltzen du.