ELECTRO WORLD

Prezioak : 14 €tik 17 €rat / Bertan 20 € / Urririk
ORAIN EROSI

20:30 MARTXOAREN 08a OSTIRALA

KOKOKO!

Débruit ekoizlearen eta Kinshasa hiriko underground eszenako artista batzuen arteko elkarlanaren emaitza da KOKOKO!. 2016an sortu zen proiektua, La Belle Kinoise prod-ek Kongoko hiriburuan undergound eszenari buruzko dokumental bat filmatu zuelarik. Alde batetik, Kato karrikako musikariek eskuragarri dituzten baliabideekin musika tresnak sortzen dituzte. Emaitza? Soinu nortasun harrigarria, batzuetan musika jakintsutik hurbila, baina dantzatik inoiz ez bereizia. Bestetik, Makara Bianco performantzia egilea eta soinu elektroniko errepikakor, hipnotiko eta bihurrien sortzailea. Publikoa berotzen du, larsen efektuak eta noise leherketak probokatzen ditu. Elkarrekin, KOKOKO! taldea osatzen dute. Ghettoetako eta hiri erdiko diskoteketako soinua aditzera ematen dute.

LE BAL DU SAMEDI SOIR



Elektro, funk, rock, ska, rhythm'n'blues, salsa, swing, merengue... Musikaren zale amorratua den kolektiboak gaualdi erakargarriak eskaintzen ditu: dantzaldi herrikoiak belaunaldi eta kultura arteko trukaketa sortzeko, biniloetatik jalgi musika soinuaren kalitatearentzat eta etxean eginiko egurrezko soinu sistema soinu ezin hobea hedatzeko. Le Bal du Samedi Soir gaualdien helburua da denek bat egitea eta elkarrekin dantzatzea! Kolektiboaren gaualdietan musika aniztasuna, dantza beroak eta giro herrikoia juntatzen dira!