PUNK HARDCORE

Prezioak : 7 €tik 10 €rat / Bertan 13 € / Kide Urririk
ORAIN EROSI

20:30 UZTAILAREN 04a OSTEGUNA

BIRDS IN ROW

2012an, Laval hiriko BIRDS IN ROW hirukotearen You, Me & The Violence lehen diskoak harritu gintuen: aparteko presa, egiazkotasuna eta bortizkeria salatzen zuen. Orduan berean, – nahiz eta lehenago ere bi EP argitaratu eta kontzertu anitz emanak zituen –screamo eta post-hardcore estiloetan erreferentzia bilakatu zen BIRDS IN ROW; hain justu, uste genuelarik musika horrek ez zuela gehiago gure bihotzak pizteko balio. Deathwish diskoetxearekin kontratua (Converge, Touché Amoré, Oathbreaker...), mundu mailako itzuliak, Amenra, Converge eta Neurosis taldeekin kontzertuak... Birds In Row geldiezina da. 2018an, hirukoteak We Already Lost The World bigarren LPa plazaratu zuen. Taldearen musikaren bilakaera isla da: beti dotoreago eta biziago.

THE THIRD EYE

Hirukote honen helburua da publikoarekin energia guzia partekatzea. Taldearen musika hardcore, punk eta post-hardcore melodia nahasketa bat da, soinu zaratatsu batekin. Landesetako XL Tour laguntza baliabidearen parte da eta lehen diskoa prestatzen ari da orain.

DECIBELLES