HIP HOP

Prezioak : 15€tik 18 €rat / Bertan 21 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

21:00 APIRILAREN 06a OSTIRALA

GAEL FAYE

Frantziar-ruandar artista da Gaël Faye. Rap kantaria eta musikagilea da. Poesia errealista hedatzen duen boza berezia du. Kantuen hitzak, uhartedi baten gisara, itsaso bereko irlatxo independenteak dira. Pianoaren mekanikeriaren eta egurraren soinua epela da eta nota goxoak libratzen ditu. Agertokian, Gaël Fayek Guillaume Poncelet eta Blankarekin batera jotzen du. Hala, Bujumbura eta Paris artean, lurralde ezezagunetan ibiliko gara. « Petit pays » izeneko lehen eleberria argitaratu du ere. Lizeoko ikasleen Goncourt saria jaso du. Liburuak sekulako arrakasta ukan du.

ARM

Badu 15 urte, Arm artistak (Psykick Lyrikah orduan) « Des Lumières sous la pluie » lehen diskoa argitaratu zuen. Arrakasta itzela ukan zuen. Gaur, « Dernier Empereur » bere bakarkako lehen diskoarekin itzultzen da. 10 kantuz osatutako maisulanean, Rennes hiriko rap kantaria ekaitzaren eta barealdiaren artean dabil. Ametsak ez ditu bidean ahaztu. Ametsen bideari ekin dio.