REGGAE DUB

Prezioak : 14 €tik 17 €rat / Bertan 20 €
ORAIN EROSI

V21:00 AZAROAREN 08a OSTIRALA

BIGA*RANX

Biga*Ranx MCa eta ekoizlea da. « Vapor Reggae » musika motaren liderretarik bat da (reggae-aren eta elektro lainotsuaren arteko nahasketa). Sound Systemekin hasi zen, eta Interneten jarritako freestyle bideoei esker laster bere burua ezagutarazi zuen. Frantzian eta nazioartean aritu da, hala nola Dour, Paleo eta Solidays festibaletan eta Olympia bezalako sala mitikoetan. France Inter eta Radio Nova irratiek sostengatu dute, hasieratik. Azken honekin eta France Ô telebista katearekin, dokumental bat egin zuen Jamaikan. Canal + katearen « Le Petit Journal » eta Nagui aurkezlearen « Taratata » emankizunetan parte hartu du. 2018an, Hermès sozietateak Biga*Ranx-en 1988 lehen diskoko Liquid Sunshine kantua hautatu zuen publizitate baterako. Urte berean, Biga*Ranx-ek « Liquid Dub Festival » festibala antolatu zuen eta gaitzeko arrakasta izan zuen. Bestalde, diziplina anitzeko artista da. Telly* izenarekin, bere mundu grafikoa sortzen du, arte gordina eta collage teknika uztartuz. Beste artista batzuentzat kantuak sortzen ditu eta bere mixtape kantu bildumak sortzen ditu. 2019an, Sunset Cassette disko berria aurkeztuko du zuzenean.

ATILI

Jadanik 7 bakarlan argitaratu ditu. Gaur egun, Atili ekoizle saihetsezina da. Kolaborazio anitz egin ditu. Artista askorentzat laguntza handikoa izan da eta askok bere produkzioak baliatu dituzte. Frantziako eta nazioarteko irratien kantu zerrendetan agertzen da maiz. Aldi guziez, bere kantu arrakastatsuak eta inspiratuak aho batez onartuak dira. Biga Ranx, Big red, Gappy Ranks, Joseph Coton, Prendy eta beste anitzekin egin kolaborazioetatik, reggae oinarria atxiki du. Musika hori anitz gustuko du. Atilik musika elektronikoaren ikerketarekin jarraitzen du eta Ingalaterrako eta Jamaikako musika eszenetan aurki daitezkeen osagaiak gehitzen ditu.