ROCK FOLK

Prezioak : 16 €tik 19 €rat / Bertan 22 €
ORAIN EROSI

20:00 MARTXOAREN 10a IGANDEA


Fair-en parte gisa : Le Tour 2019


BERTRAND BELIN

Bertrand Belinek ahots harrigarria du. Apala eta motela, eztia eta tematia. Efektuei uko egiten diena. Poliki baina iraunkorki gure baitan sartzen den boza du. Hitzak ondasun baliosak bailiran erabiltzen ditu, ahalik eta oihartzun gehien izateko eta nabarmentzeko gisan. Musika, berriz, folk eta rock nahasketa dotorea da. Ahotsak, hitzek eta musikak artista horren berezitasuna osatzen dute. « Hypernuit » (2010) lehen diskoarekin, kritikarien eta publikoaren interesa piztu zuen. Hurrengo bi diskoekin, « Parcs » (2013) eta « Cap Waller » (2015), lotura hori indartu zuen. Kantagile kantari ibilbide aberats horretaz gainera, Bertrand Belinek liburuak idazten ditu (POL argitaletxeak argitaratutako « Requin » et « Littoral », eta argitaratzekoa den hirugarren bat), zinema eta antzerkirako musikak sortzen ditu eta pantailetan edo agertokian antzezten ibiltzen da. 2019ko urtarrilean, Cinq7 diskoetxearekin disko berri bat kaleratuko du. Otsailean, kontzertu biran murgilduko da eta apirilaren 11n Olympian joko du.

MALIK DJOUDI

« Un » izeneko lehen diskoarekin (2017), Malik Djoudi artistak Frantziako pop mundura jauzi ohargarria egin zuen. Hala, bere ukitu berezia agerrarazi zuen: dotorea, hunkigarria, harrigarria eta hauskorra. Dandy erromantikoa da, eta ez da bere buruaz arras segur. Christophe, Sébastien Tellier eta William Sheller oroitarazten dizkigu. Connan Mockasin kantariaren ahotsetik gertu, airean dabilen boza du. Intentsitate melodiko harrigarria du. Frantsesezko letrak graziarekin eta lañotasunarekin erabiltzen ditu, liluragarria den elektro pop musikaren gainetik. 2019ko martxoan, Cinq 7 diskoetxearen zigilupean, Ash Workmann-ek nahastutako (Metronomy, Christine and the Queens, François and the Atlas Mountain…) disko berria argitaratuko du. Eta, berehala, leku guzietan zuzeneko berria eskainiko du.