ROCK GARAGE PSYCHE

Prezioak : 14 €tik 17 €rat / Bertan 20 € / ORAIN EROSI / Auto partekatu

20:30 AGORRILAREN 29a ASTEARTEA

ATABAL eta Musique d'Apéritif aurkezten dute:

TY SEGALL

Ty Segall surfaren eta garage musikaren zalea da. Betiko eta gaurko Los Angeles hiriaren irudia da. Doinu tirriagarriz beteriko heavy garage musika eta glam rock joria jotzeko gai da. Gainera, beretako berriak diren estiloen jotzera entseatzen da ere : herrestaka ibiltzen den country musika, “Hunky Dory” diskoaren garaiko David Bowie-ren folk distiratsua. Aitzineko edo hurrengo lanekin konparatuz gero, « Ty Segall » izeneko azken hori ere disko puska dela badakigu, segur. Behin eta berriz entzunen dugu !





YONATAN GAT

Yonatan Gat artistak eta haren taldeak beste nehon entzun eta ikus ez daitekeen musika jotzen du. Edozein lekutan, DIY izpiritua jarraituz, hirukote indartsu hau jendearen erdian plantatzen da. Izerdi-patsetan bukatzeko eta dantzan aritzeko musika konplexua sortzen du. Hala, inprobisazio betean, taldeak afrobeat erritmoak, Ekialde Hurbileko melodia folklorikoak eta noise rock musika uztartzen ditu.