Prezioak : Urririk / Auto partekatu

BOARDRIDERS

Angeluko Boardriders dendan kontzertuen eskaintzeko, hilabetean behin, Atabalek eta Boardriders Anglet elkarteak bat egiten dute. Tokiko eszenako talderik onenen eta kontzertu biran diren nazioarteko taldeen ikusteko urririkako hitzordua izango da. Apirilaren 7an hasiko da. Ekainaren 1ean, Musique d’Apéritif elkartearekin antolaturik, Kaliforniako WAND taldea ikusteko parada izango duzue.

Apirilak 07 ostirala : Radiator (Rock Garage)
Maiatzak 05 ostirala : Kolinga (Afro Folk)
Ekainak 01 osteguna : Wand (Psyché Rock)
Uztailak 06 osteguna : Cassavettes (Indie Rock)
Abuztuak 04 ostirala : Kepa (Folk Blues)