apporter une description HIP HOP

Prezioak : BETEA / Auto partekatu

20:00 URRIAREN 29a IGANDEA

COLUMBINE

Rap taldearen izenak « Elephant » filmari erreferentzia nabarmena egiten dio, baina, taldea hori baino askoz gehiago da. Columbine rap taldeak sekulako arrakasta ukan du berriki. Frantziako rap eszenako errebelazio berria da. Rennes hiriaren bazter auzoetako kolektiboa da. Galbidera doan mundu baten aurrean, nerabe modernoen erantzun ezin hobearen irudia da. « Enfants Terribles » lehen diskotik, erromantizismo basatia, ospe ametsak, laidoak, white-trash nerabeen depresio urrinak, Odd Future kolektiboaren gisako eromena eta tristura jalgitzen dira. Independentea eta autonomoa, jokoz kanpokoa, zirkuitutik kanpokoa eta lehiaz kanpokoa ere, Columbine rap taldeak bere bidea jarraitzen du. Columbinen Kalashnikov fusiletik bala tiroak zuzen jalgitzen dira.

MAK JAK

Rap kantaria eta orotariko musika tresna jotzailea da Mak Jak. Pop musika eta soinu esperimentalak uztartzen ditu, guzia, noski, hip-hop kulturaren eraginpean. 2016ko abenduan argitaratu zuen « Bain Noir » izeneko eta hiru kantuz osatutako disko laburraren ondotik, 2017ko urrian estreinatuko duen bakarlari proiektu berria aurkeztuko digu.