RAP PUNK

Prezioak : 19 €tik 22 €rat / Bertan 25 €
ORAIN EROSI

21:00 URRIAREN 26a LARUNBATA

SVINKELS - KONTZERTU BAKARRA

Svinkels handien itzulera! Frantziako rap eszenako talderik rock’n’rollena! 1999an, punk belaunaldi berria agertu zen, guziz eroa, raparen eta rockaren artean galdurik. Svinkels taldeak Réveille le Punk kantuarekin ordu arteko kodeak urratu zituen. Eta berehala eszena alternatiboaren ikur nagusia bilakatu zen. Hiru disko gogoangarri argitaratu zituen, Frantziako agertokiak sutan jarri zituen, eta desagertu zen. Pentsa oraindik izerditan blai ziren zaleek zer bestondoa bizi izan zuten… Baina, 2018an, ajearen bukaera: Nikus Pocus, Mr Xavier, Gérard Baste eta DJ Pone-ek antologiazko kontzertu bira iragarri zuten. Historia markatzeko eta ongi pasatzeko. Eta noski erdi biluzik bukatzeko, Bérurier Noir taldearen bertsio bat joz…