POP FOLK

Prezioak : 19 €tik 22 €rat / Bertan 25 €
ORAIN EROSI

19:30 OTSAILAREN 09a IGANDEA

COCOON - SPARK TOUR

15 urte horietan, Cocoon taldea Frantziako musikaren paisaian goxoki instalatu da. Pop-folk eszenan eragin nabarmena izan du, filmen edo publizitateen soinu bandetan maiz agertu da, urrezko eta platinozko diskoen sari anitz eskuratu ditu… My friends all died in a plane crash (2007), Where the Oceans end (2010) eta Welcome Home (2016) lanen ondotik, 2019ko udazkenean, Mark Daumail-en taldeak bere laugarren lana argitaratu du: Woodfire. Disko berri honek pop doinu abilak eta argiak biltzen ditu. Mark Daumail anitz bidaiatu da: Kalifornian, Toscanan, Israelen eta Norvegian. Orain arte erakutsitako trebetasunaz kontenta zitekeen, baina ez! Usaiak aldatu ditu, hitzak beste batzuekin idatzi ditu eta duela urte batzuk pentsaezinak zitzaizkion soinuak gehitu ditu. Bere pop musikari ahal bezainbat umore eta kolore gehitu dizkio, beltzetik urdin distiratsuraino.

BADEN BADEN

La Nuit Devant disko guziz modernoa da. Lan honetan, soinu berriak jorratzen dituzten melodia obsesiboen gainetik, hitz landuak entzun daitezke. Eric JAVELLE eta Julien LARDÉ artistek beren pop zehatzaren ildoa jorratzen jarraitzen dute. Baina, azken diskoan, doinu berriak entzun daitezke, musika elektroniko modernistaren eta new-wave oroitzapen lausoen artean.