METAL

Prezioak : 14 €tik 17 €rat / Bertan 20 € / (CARPENTER BRUT) BONOA 34 €
ORAIN EROSI / Auto partekatu

20:00 AZAROAREN 08a OSTEGUNA

ABORTED

Badu hogei urte baino gehiago Aborted existitzen dela. Sven de Caluwé kantaria buru duen Belgikako talde hau brutal death metal eszenako talde nagusia da. Diskografia ezin hobea du. Baina, 2008an argitaratutako « Strychnine.213 » disko ausarta ez zen zaleen gehiengoaren gustukoa izan. Orduan, Svenek Aborted bakarrik gidatzeko erabakia hartu zuen. Denbora pixka bat hartu, eta, 2012an, taldekide berriekin itzuli zen. Jatorrizko brutal death arras bortitzarekin, betiko zaleak berreskuratu zituen. Egun, taldea berriz bidean da. « TerrorVision » azken diskoa aurkezten ari da. Brutal death arras teknikoa, usaian bezala!!!

CRYPTOPSY

Montréal hiriko taldea da. 1992 urtean sortu zen. Hastapenean, Nécrosis izena zuen, baina, laster, Cryptopsy izena hartu zuen. « Ungentle Exhumation » maketa eta « Blasphemy Made Flesh » diskoa argitaratu, eta, berehala, nazioarteko eszenan taldeak fama ona ukan zuen. Beren ibilbideko lehen balentria 1996an argitaratutako « None So Vile » diskoa izan zen. Hortik goiti, talde hau besteetatik argiki bereizi zen eta diskotik diskora muturreko musika berriz asmatzen ibili da.

BENIGHTED

Nagusiki Cannibal Corpse eta Marduk taldeen eraginak jaso zituen Benighted taldeak. Hastapenean, black metal eta death metal nahasketa bat jotzen zuen. Orain, brutal deathcore taldea dela aldarrikatzen du. Kantu efikazak eta originalak sortzen ditu. Taldekide berriez osaturik, 2017ko « Necrobreed » disko basati eta zuzena aurkeztera dator. Egurra!

CYTOXIN

Alemanek brutal death metal musika jotzen dute. Metal genero desberdinak konplexurik gabe uztartzen dituzte, hau da, brutal death, slamming brutal death edo death teknikoa. Urte askotan geldirik egon ostean, «Gammageddon » azken diskoa aurkezteko kontzertu biran murgildu dira. Agresibitate osoko, melodia ukituko eta giro astuneko mementoak aldizkatzen dituzte.