PUNK ROCK

Prezioak : 14 €tik 17 €rat / Bertan 20 €
ACHETEZ VOS PLACES

21:00 ABENDUAREN 06a OSTIRALA

TOY DOLLS

Straw Dogs izenarekin hasi zen taldea, baina laster zatitu eta Toy Dolls izenarekin berriz osatu zen. Michael Algar beste izenez Olga ohiz kanpoko pertsonaiak gidatzen du Toy Dolls. Kantariak boz gora du, eguzki betaurrekoak beti soinean ditu eta metal solista onenei itzal egiten dien gitarra jokoa du. 1981eko irailean lehen diskoa argitaratu zuen taldeak. Orduan berean, oldar handia hartu zuen.
1982an « Nellie the Elephant » kantu arrakastatsua kaleratu zuen eta Ingalaterran kontzertu bira egin zuen.
Ondotik, « Blue Suede Shoes » kantuaren bertsio gogoangarria egin zuen, « Nellie the Elephant » kantuaren bigarren bertsio bat argitaratu zuen eta 1983an Best Of diskoa plazaratu zuen. Mundu osoak energiaz beteriko taldea ezagutu zuen. Toy Dolls-ek rock indartsua jotzen zuen.
Diskoak eta maxi-singleak bata bestearen ondotik argitaratu zituen. Taldekideak etengabe aldatu dira. Baina halere taldeak gaur arte iraun du, beste asko desagertu direlarik.
Ingalaterrako taldeak izaera eroa eta parodia egilea du. Ikuskizun ludikoak eta xelebreak eskaintzen ditu. Eta beti modakoa den Olga liderrak gidaturik, agertokiak sutan jartzen ditu.
Sex Pistols eta Dead Kennedys taldeen estilo herratsutik aldaratzen da Toy Dolls. Punk jostagarriaren eta axolagabearen bozeramailea izaten jarraituko du. Eta luzaz!